Behi-azienda piriniotarraren 32. lehiaketa-enkantea egin dute asteburuan Elizondon. 30 ganadutegiko 300 azienda-buru aurkeztu ziren lehiaketara, tartean Lakuntzako Ricardo Palaciosen bi txekor. Horiekin bosgarren bi sari lortu zituen. Gainera, haietako bat Gorlizen bukatuko du, zezenetarako.