Udalak Tafallaldeari elkartasuna adierazi dio

Guaixe 2019ko aza. 6a, 12:06
Lakuntzako udaletxea.

Uholdeengatik kaltetutakoendako diru-laguntza eman du eta helburu berarekin lakuntzarrak diru-ekarpenak egitera gonbidatu ditu.

Zidakos ibaiak gainezka egiteak kalte handiak sortu zituen Tafalla aldean garilaren 8an. Eurite haien ondorioz 25 urteko gazte bat ere hil zen. Horren guztiaren aurrean Lakuntzako Udalak hildakoaren familiari eta uholdeak kaltetutako pertsona guztiei elkartasuna adierazi zien agorrilaren 12an. Administrazio publikoak natur-hondamendiak eragindako kalteak lehengoratzeko lanean hasiak dira, baina eskualdearekiko ekonomia-elkartasuna beharrezkoa dela iritzita Lakuntzako Udalak  2.000 euroko laguntza eman du. Eta aldi berean lakuntzarrei deitu die elkartasuna adierazteko eta   ekonomikoa-auzolanean parte hartzeko. Tafallako Udalak La Caixan, Rural Kutxan eta Laboral Kutxan kontu bana zabalik du eta gauza bera Erriberriko Udalak La Caixan.