Lakuntzako Pertza elkartearen eguna

Guaixe 2019ko aza. 15a, 13:20

Bazkideek, atzera ere, elkartea beteko dute.

Bazkide eguna bihar eguerditik aurrera ospatuko dute.

Lakuntzako Pertza elkarteak bazkide eguna ospatuko du bihar. Eguraldiak lagunduko ez duenez, goizez egitekoa zen mendi martxa bertan behera utzi dute. Beraz, bazkide eguneko egitaraua 12:00etan hasiko da elkartean bertan eginen den auzatearekin, triki-poteoarekin. Han martxa hartuko dute bazkideek eta elkartea utzita herrian barna poteoan ibiliko dira. 15:00etan eseriko dira mahaira bazkideak bazkaltzera. Eta haiek mahaitik jasotzeko musika bezalakorik ez dagoenez, Los Cazahuetes mariatxiak joko dituzte dantzarako doinuak. Horrela despedituko da aurtengo bazkide eguna. Baina igandean, 11:00etan, hildako bazkideen aldeko meza izanen da elizan.