Areto futbola

Sakanako Futbol Topaketak: kimuen 8. jardunaldia Lakuntzan

Guaixe 2020ko urt. 10a, 08:16

Igandean Sakanako Futbol Topaketen kimuen 8. jardunaldia hartuko du Lakuntzak; benjaminek ilbeltzaren 19ra arte atseden hartuko dute

Eguberritako atsedenaldiaren ondoren, bueltan dira Sakanako Futbol Topaketak. Igandean, abenduaren 12an, kimuen mailako 8. jardunaldia jokatuko da Lakuntzan, goizeko 10:00etatik aurrera. Benjamin mailakoek ilbeltzaren 19ra arte hartuko dute atsedena.

Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu, Sakanako futbol klub eta taldeen laguntzarekin. Futbola sustatzea da helburua, eta txikienei txapelketa batean parte-hartzea ahalbideratu nahi zaie, baina ez da txapelketa lehiakorra eta, horregatik, ez da sailkapenik egiten. Sakanako beste herrietako neska-mutikoekin futbolean arituz ongi pasatzea da asmoa, euren arteko harremana sustatzea. 

Sakanako Futbol Topaketak
Kimuen 8. jardunaldia igandean Lakuntzan
10:00  Altsasu B / Sutegi
11:00 Altsasu C / Etxarri-Hartzabal
12:00 Etxarri-Danbolintxulo / Etxarri-Epele
13:00  Lagun Artea 08 / Lagun Artea 09 
Atseden: Altsasu A