Sansaastinetarako hiru egun gordeta

Guaixe 2020ko urt. 17a, 13:38
Alkate dantza dantzatuko da astelehenean.

Larunbatean hasi eta astelehena bitartean neguko festak ospatuko dituzte lakuntzarrek.

Sansaastin festen hasierako etxajua piztu ondoren, neguko festen egitarauan tradizio handia duen ekitaldia izanen da: piperropil lehiaketa. Arrautzez, azukrez, irinez eta anisaz (bakarren batzuek kanela ere erabiltzen dute) egindako opilik onena norena den jakinen da udaletxean. Aldameneko plazan jarritako karpa izanen da festaren ardatza. Hark emanen dio aterpe, esaterako, aurten hiru hamarkada betetzen dituen danborradari. Igande gauerdian izanen da hori, nahiz eta arratsaldean haurrek euren danborrada izanen duten. San Sebastian eguna astelehenean denez, egun hori baliatuko dute lakuntzarrek ermitara erromerian joateko. 

Egitaraua 
Ilbeltzak 18, larunbata

  • 12:00etan Piperropilak udaletxean utzi.
  • 12:30ean Txupinazoa, Sakaranga Txarangarekin.
  • 12:30ean Erraldoiak eta buruhandiak.
  • 13:00etan Piperropil txapelketa.
  • 13:15ean Auzatea.
  • 17:30ean Takolo, Pololo eta Elena Madalena pailazoak, plazan.
  • 19:00etan Aizkora erakustaldia, frontoian.
  • 19:30ean Buruhandiak.
  • 19:30ean Irantzu Gonzalez dantza eskolaren erakustaldia, plazan.
  • 20:00etan Auzatea.
  • 20:00etan Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
  • 21:00etan Zezensuzkoa
  • 23:00etatik 02:30era Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

Ilbeltzak 19, igandea. San Saastin Bezpera

  • 11:00etan Puzgarriak, pilotalekuan.
  • 13:00etan Auzatea.
  • 13:30ean Tio Teronen semeak dantza taldearen ikuskizuna.
  • 16:30ean Puzgarriak, pilotalekuan.
  • 19:00etan Danborrada txikia. Ondoren gurasoek prestatutako txokolate-jana.
  • 19:30ean Buruhandiak.
  • 20:00etan Auzatea.
  • 20:00etan Los Tenampa mariatxiak.
  • 20:30ean Zezensuzkoa.
  • 24:00etan Danborrada.


Ilbeltzak 20, astelehena. San Saastin 

  • Goizean goiz Aurora
  • 12:00etan Meza San Salvador elizan. * Elizako juntak jakinarazi duenez, ezin izanen da meza San Saastin ermitan egin eta San Salvador elizan eginen dute.
  • 13:00etan Auzatea, Lakuntzako Pertza elkarteak emana, elizaren portikoan.
  • 18:30ean Elai Alai dantza taldea, plazan.
  • 19:00etan Alkate dantza.
  • 19:30ean Buruhandiak.
  • 19:30ean Dantzaldia Iñaki Bizkairekin.
  • 21:00etan Zezensuzkoa.

 

Erlazionatuak