Santa Ageda koruak 2020

Egun "ona" Lakuntzan

Guaixe 2020ko ots. 5a, 13:42

Hitzordua 16:30ean zuten Lakuntzako plazan. Eguraldiak lagundu zuen eta musika eskolatik eta herriko hainbat instrumentu atera ziren. Familiak etxez etxe abesten joan ziren Santa Ageda bezperan, ohiturari jarraiki. Ilutzean, urtero bezala, Lakuntzako korua atera zen herritika abestera

Korua hiru taldetan banatu zuten, eta hirurak herritik banatu ziren. Bitartean, hainbat gurasok merendua prestatu zuten eta denak batera, herritik abestu ondoren, zinean bildu ziren. Antolakuntzak "oso balorazio ona" egin du, jende "asko" egon zela eta giro "polita" sortu zela esan du.