Ihoteak-Inauteriak 2020

Ihoteak apaintzeko deia

Guaixe 2020ko ots. 17a, 15:38

Mozorrotu lakuntzar motorizatuak.

Herritarren artean murala egin eta gero ihoteetan apaintzeko erabiliko dute.

Lakuntzako kultur taldeak Iyoteak apaindu ekimena antolatu du. Horretarako hitzordua liburutegian jarri du aste honetan, 17:00etatik 21:00etara. Handik pasatzen direnek Euskal Herriko hainbat ihoteetako pertsonaiaren marrazkiak izanen dira, haurrek margotu ditzaten. Horiek dagozkion inauteriaren inguruko azalpenarekin mural batean itsatsiko dituzte. Batzordeko kideek azaldu digutenez, kanpoko inauteriei buruzko azalpenak eta irudiak ere ongi etorriak izanen dira. Heldu den ostiralean murala despedituta, hura inauterietan apaintzeko nola erabili zehaztuko dute.