Hiri ihoteak ospatu ziren larunbatean Lakuntzan. Ia udako eguraldiarekin, eguerditik aurrera denetariko mozorroak ikusi ahal izan ziren: matatxerriek txerria hiltzen nahikoa lan izan zuten, batukadaren doinuei jarraiki. Punkiak, zirkoa, La casa de papel, coronabirusak kutxatutakoak, mexikarrak, vikingoak eta Freddie Mercury bera hurbildu ziren plazara, eta ordu txikiak arte luzatu zen parranda.
Bihar zatamarroak
Bihar, astearteam herri-ihotearen txanda izanen da. 17:00etan txokolate-jana izanen da haurrendako. Haiekin batera zatamarroak izanen dira protagonistak. Lastozko txanoa buruan, aurpegia zapiz estalia, zaku zaharra soinean eta eskuan erratza, sardea edo hurritz makila. Zigor hori jendea berotzeko baliatuko dute, horregatik, haiengandik urrun ibiltzeko hobe izanen da hankak arin ibiltzea. Zatamarro begi-gorri urtien behin etorri. Errepika hori, zirikatzeko asmoz, zatamarroei behin eta berriz esanen diete haurrek.