Atzo despeditu ziren Lakuntzako ihoteak. Arratsaldean txokolate jana eta mozorro festa izan zen txikienendako, eta arratsalde eta iluntze aldera Zatamarro beldurgarriak egin ziren herriko txokoetako jabe. "Zatamarro begi gorri, urtien behin etorri!" ohiukatu eta zirikatzen zituzten Zatamarroak, eta haiek segika eta zigorra astinduz erantzuten zuten bitartean. Argazkiak: Jone Areta.