Musika tresnen doinua ez da inoiz amaitzen

Guaixe 2020ko ots. 28a, 13:06

Musicos sin frontera GKEk jasotako musika tresnak. MUSICOS SIN FROTERAS

Musicos sin fronteras Gorbernuz Kanpoko Erakundearen dokumetala eskainiko dute bihar, larunbata, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean. Besteak beste, GKEk musika tresna zaharrak gerra zonaldeetara eramaten ditu

Siriako Gzte Banda Sinfonikoa sortu nahi du Musicos sin froteras erakundeak. Horretarako, instrumentu zaharrak jasotzen dituzte eta Siria edo errefuxiatu eremuetar eramaten dituzte. 2018an banku handia egitea lortu zuten, eta tona bat tresna eraman zituzten Siriara. Egindako bidaia hori bideoz jaso zuten eta dokumental bat egin dute. Bihar, larunbata, 19:00etan, Musicos sin fronteras-en dokumentala proiektutako dute Lakuntzako kultur etxean. Sarrerek 3 euroko prezioa dute, baina solidarioa da, hau da, jasiotako guztia Gobernuz Kanpoko erakundearendako izanen da.

Musicos sin fronteras GKEk hainbat jarduera solidario eginen ditu, horietako bat musika instrumentu bankua da. Euskal Herriko hiriburuetako musika eskolekin eta musika eskolen elkartearekin batera dagoeneko erabiltzen ez diren instrumentuak jasotzen dituzte, gatazkan heztiako gazteak "gizake aske eta autosufiziente" bizitzea lortu nahi dute. Gainera, Gobernuz Kanpoko Erakundearen bandak kontzertu solidarioa eiten ditu eta disko bat ere kaleratu dute.

2018 urtea garrantzitsua izan zen Musicos del mundo-rendako, izan ere, instrumentuen bankua egiten hasi ziren eta tona bat musika tresna biltzea lortu zuten.

Odisea
Kontainerra Siriako errefuxiatuen esparruetara eraman zuten, gero han gazteen artean banatzeko eta musika ikasketak eman ahal izateko. Bidaia Alemniatik, Iraketik, Kurdistanetik eta Siriatik egin zuten, eta erakundeak azaldu zuenez, "odisea" bat izan zen. Bidaian Gani Mirzo Siriako musikaria eta Fran Larsen musikaria eta artista egon ziren.

Pablo Toso eta Migue Rath argazki -kazetariak bdai horretan egon ziren ere eta dena kamerz jaso zuten. Irudiekin dokumentala egin dute: Regreso a kobane. Desenterrar el sonido. Dokumentalaren emanaldia izanen da bihar, Lakuntzako kultur etxean, 19:00etan, eta laster Musicos sin fronteras-en egitasmoan parte hartzeko aukera izanen da Sakanan. Izan ere, musika tresnen bankua egin nahi dute ibarrean.