Musika eszenaren pop-rock hoberena bihar Lakuntzan

Guaixe 2020ko mar. 6a, 09:01
100to8 taldea. 100TO8

100to8 taldeak kontzertua eskainiko du bihar, larunbata, 19:30ean, Lakuntzako kultur etxean

Espainiako Estatuko zein nazioarteko pop-rock abestien bertsioak egiten ditu 100to8 taldeak. Errepertorio anitza eta kolore guztietakoa; bateak beste, Queen, U2, Rolling Stones, Cold Play, Pink Floyd eta Michael Jackson taldeen eta abeslarien bertsioak egiten dituzte. Bihar, larunbata, 19:30ean, Lakuntzako kultur etxean "edozein lekutako garage" batean sortutako taldeak kontzertua eskainiko du. Sarrerek 5 euroko prezioa dute.

Lakuntzako Udalaren facebook-ean sarrerak zozketatzen ari dira.