Martxoak 8 2020

Emakumezkoen aldeko brindisa

Guaixe 2020ko mar. 9a, 14:12

Sakanako mugimendu feministak Altsasun deitutako manifestazioan parte hartu ondoren batzuk, propio kalera aterata besteak, martxoaren 8ko ekitaldia plazan egin zen atzo, 14:00etan. Kartelak egiteko tailerra izan zen. Nahi zuenak bere borrokarako arrazoiak eman zituen. Ondoren, auzatea izan zen eta emakumezkoen aldeko brindisa izan zen. Azkenik, Antolatu indarrak. Batu borroka feministara eta gora borroka feminista leloa zuten pankartekin talde argazkia egin zuten 50 bat emakumezkok.