COVID-19 gaitzak sortutako alarma egoerak egoera larri eta ezohikoa bizitzera behartu gaitu. Jakinik etxe batzuetan beharrak sortu daitezkeela, premia horri erantzuteko lakuntzarrek elkartasuna praktikan jartzea erabaki dute eta Elkartasun Sarea osatu dute. Bertan bat egin dute udalak, hainbat boluntariok eta Biltoki gaztetzeak. Denen artean ari dira eginbeharrak koordinatzen eta Lakuntzako dendak ere oso modu aktiboan parte hartzen ari dira. Izan ere, Elkartasun Sareak martxan du dagoeneko erosketa zerbitzua eta hainbat etxetako erosketak laguntzako sareko boluntarioen bidez egiten da. Hori guztia egiteko protokolo jakin bat betetzen ari dira.
Lakuntzako Elkartasun Sareak beste ekimen batzuk ere martxan jartzea aztertzen ari da eta horien berri emanen du. Hala ere, herritarrek egin ditzaketen proposamenak gogo onez hartuko dituzte. “Beraz, beharren bat detektatuz gero edo egoera honetarako aproposa den proposamenik baduzu sarearekin harremanekin jarri”.