Dantza

Lakuntzan Negua joan da eta

Lakuntzako udala 2020ko api. 24a, 12:28

Zea mays taldearen Negua joan da ta abestia baliatuz flashmoba egin dute lakuntzarren beraien etxeetatik

Egoera eta etxeko konfinamendua zaila da denendako, eta horregatik lakuntzarrak harremanetan jartzeko beste bide batzuk lantzen ari da Lakuntzako Kultur Zerbitzua. Prestatutako kultur ekimenak bertan behera gelditu dira, baina herria egiteko eta errutinatik ateratzeko proposamenak lantzen ari da zerbitzua, etxeetatik landu behar badira ere. Eta horretarako, teknologia berriak eta sare sozialak ezinbesteko lagun bilakatu dira. Horrela, Zea Mays taldearen Negua joan da eta kantuari doinua eta irudia jarri diote zenbait lakuntzarrek, euren etxeetan aipatu kantua abestuz eta dantzatuz. Ekimenak erantzun polita izan du eta bideo ederra egin du Lakuntzako Kultur Zerbitzuak. Hurrengo erronka ere prest dute, flashmob birtual berria egitea, Kantu Koloreren Nire gortzutza da doinuari dantza eta doinuak jartzearena, hain zuzen ere.