Herria

Itxez itxe Lakuntzan

Lakuntzako udala 2020ko api. 22a, 15:51

Koronabirusari dantzaz erantzun dio Lakuntzako herriak.

Ederra izan zen ere aurreko larunbatean Lakuntzako Kultur Zerbitzuak antolatutako ekimena. Lakuntzar guztiak mozorratzera animatu zituzten, euren balkoiak apaindu eta arratsaldeko seietan mozorratuta balkoi eta leihoetara ateratzea, eta sekulako erantzuna izan zuen ekimenak. Lakuntzako Udalaren kamioia globoz apaindu, megafonia piztu eta bolumena igoz, musika eraman zuten herriko txoko guztietara. Bertatik hartutako lakuntzarren irudiekin “Itxez itxe Lakuntzan” izeneko bideo polita grabatu du Lakuntzako Kultur Zerbitzuak. Iñaki Bizkai akordeoilariak ere emanaldia egin zuen balkoitik.