Lakuntzako Postre lehiaketa antolatu dute

Guaixe 2020ko api. 29a, 12:24
Tortila Txapelketako saria jasotzen. Argazkia: Lakuntza Kultura.

Maiatzaren 1erako izena eman behar da eta maiatzaren 3rako bideoa bidali behar da errezeta azalduz. Saria Tania Arraindegiko mariskada ederra da

Lakuntzako Kultura Batzordeak lanean jarraitzen du konfinamenduan ere lakuntzarrak elkarren artean harremanetan jartzeko eta egun hauei kolorea emateko. Aurreko asteburuan antolatutako III. Tortilla Lehiaketak izan zuen arrakastaren ondoren, aste honetarako Lakuntzako Postre Txapelketa antolatu dute. Interesatuek ondoko telefonora (672 778 598) Whattsap mezua bidali beharko dute maiatzaren 1eko goizeko 10:00ak baino lehen, eta maiatzaren 3an, igandean, bideotxo bat bidali beharko dute errezeta nola egin duten azalduz. Bukatzeko, parte-hartzaile guztien artean Tania Arraindegikomariskada ederra zozketatuko da. 

25 partaide Tortilla Txapelketan
Aurreko larunbatean Tortila Patata Txapelketa jokatu zen. 25 lakuntzar animatu ziren parte hartzera, eta horretarako etxean egindako tortilaren bideoa bidali zuten. Guztien artean zozketa egin zen eta Egoitz Arraiza izan zen txapelduna, Conservas del Reyno produktuen zarea jaso zuena.