Lakuntzako udaletxean eta elizan pintadak agertu dira

Guaixe 2020ko mai. 2a, 12:11

Lakuntzako udaletxeko atarian eta elizako atearen ondoan pintadak egin dituzte bart. 

Pintadak brotxarekin egin omen dituzte bart, Lakuntzako udaletxearen atarian eta elizako arkupean. Udaltxean gaztelaniaz eta atea inguratuz, "Zergatik hezitzen gaituzue?" ("¿Por que mierda educarnos?") pintada egin dute eta elizpean gaztelaniaz ere "Katolizismo = Koronabirus" ("Catolicismo = Coronavirus") idatzi dute. Azkenik, apaiz-etxean "beldurrak bandoz aldatuko da" leloa irakur liteke; hori ere gaztelaniaz idatzita.

Gaur goizean Foruzaingoa Lakuntzan izan da pintaden nondik norakoak ezagutzeko. Momentuz ez dago informazio gehiagorik.