Konfinamendua marrazten aprobetxatzeko aukera eman zuen Lakuntzako Udalak, eta festak kolokan zeuden arren, kartel lehiaketa martxan jarri zuen. Adinaren araberako lau sailatan banatu zuten lehiaketa: 7 urtera arte, 7 eta 10 urte bitarte, 10 eta 16 urte bitartea eta 16 urtetik aurrera. 7 urtera arteko sailean Josu Aldaba Salinasen Buruhandien patata tortilla kartelak irabazi du. Bigarren sailean Ramon Romero Azpirozen Agur, birusa, agur kartelak irabazi du, 10 eta 16 urte bitarteko sailean Lakuntza bizirik kartela gailendu da Izai Igeltz Irizarrena, eta laugarren sailean Maria Jesus Villanueva Urabayenen Jaietan blai kartelak irabazi du. Sailaren araberako sariak jasoko dituzte: 30 euro lehenengo eta bigarren saileko irabazleeik, 50 euro hirugarren sailekoak eta 150 euro 16 urtetik aurreko sailekoak.
Kartel irabazleak lakuntzarrek haien botoekin aukeratu dituzte. Lakuntzako Udaleko web orrian ikusgai daude.