COVID-19 birusarengatik bizi dugun osasun krisia eta alarma egoera dela eta, Lakuntzako Udalak erabaki du Corpus Christi festaren ospakizunak bertan behera uztea. Besteak beste, kintoek Alkate Dantza dantzatzen diete udal ordezkariei eta dantzaldia eta auzatea izaten dira plazan, baina aurten ezingo da izan.