Covid-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz Lakuntzako Udalak erabaki du igerilekuak ez zabaltzea. Udaletik aitortu dutenez, “kostata hartutako erabakia izan da baina gobernuak ezarritako segurtasun neurri guztiak betetzea oso-oso zaila egiten zaigu”. Izan ere, edukiera % 30era murriztu dela kontuan hartuta, “diru-sarrerak ere asko murriztuko dira, eta batera, gastuak nabarmen handituko dira, aparteko neurriak eta aparteko langileak eduki behar baitira garbiketarako, desinfekzioetarako eta osasun-betebeharrak kontrolatzeko”.
Udaletik azaldu dutenez, “ badakigu lakuntzarrendako ez dela erabaki egokia izanen %100ean, baina momentu honetan herritarren segurtasuna jarri nahi dugu guztiaren gainetik”.