Udan euskaraz jolas-gunean interesatuta?

Guaixe 2020ko eka. 29a, 18:54
Ihoteetan mozorrotutako haurrak.

Udalak jakin nahi du gurasoek halako eskaintzan interesa duten. Bihar arte eman daiteke erantzuna www.lakuntza.eus web orriko galdetegian.

Lakuntzako Udala aurten ere udako aisialdi tailerra antolatzea aztertzen ari da. Haurrek udan euskaraz aritzeko gunea sortu nahi da. Udalak aurreratu duenez, jarduerak, ahal den heinean kalean eginen dira, eta osasun neurriak kontuan harturik.. Horretarako, udalak jakin nahi du gurasoek seme-alabak eskaintzan matrikulatuko dituzten edo ez. Hori dela eta, www.lakuntza.eus web orrian galdetegi laburra prestatu du, gurasoek erantzun dezaten. Asteazkenera arte dute horretarako.  

Bide batez, Lakuntzako Udalak udan euskaraz jolas-gunerako begiraleen kontratazioa zabaldu du. Interesa dutenek curriculumarekin batera jolas-gunearen antolaketa eta ekintzen proposamena aurkeztu beharko dituzte. Azken horretan COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko osasun neurriak kontuan hartu beharko dira. Udalak eskatzen du EGA edo baliokidea den titulazioaren bidez ziurtatzea euskararen ezagutza.