Zuhaitz adarrak jasotzeko baimena

Guaixe 2020ko uzt. 9a, 18:07
Baso aprobetxamenduko egurra ateratzen kamioiak. Artxiboa.

Saldutako epaitzaren ondoren gelditutako egurra etxeko surako erabiltzeko aukera eman du udalak.

Baso aprobetxamendua saldu zuen Lakuntzako Udalak beheko basoan. Sagastiko baso, Teialde, Sarria dermioetatik atera dituzte zuhaitzak eta haien hainbat adar han gelditu da. Udalak lakuntzarrei aukera eman die gelditu diren zuhaitzen adarrak jasotzeko. Hala ere, argi eta garbi utzi du ezin direla enbor osoak jaso. Bestalde, udalak www.lakuntza.eus webgunean musika eskolako ordutegien berri eman du.