futbola

Lakuntzako Futbol Campusa antolatu dute

Guaixe 2020ko uzt. 29a, 12:15
Zelai Berrin izanen da futbol campusa, abuztuaren 17tik 21era, eta 5 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutikoek eman dezakete izena.

Abuztuaren 17tik 21era izanen da, Zelai Berrin, eta izena ematea zabalik dago abuztuaren 3ra arte

Lagun Artea Kirol Elkarteak eta Lakuntzako Udalak Lakuntzako Futbol Campusa antolatu dute, abuztuaren 17tik 21era, Zelai Berrin. Bertan 2008 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrek, 5 urte eta 12 urte artekoek, eman ahal izango dute izena, eta goizeko 09:00etatik 14:00etara futbolean trebatuko dira. 

Honakoa izango da futbol campusaren planninga: hitzaldia, entrenamendu saioa, hamaiketakoa (norberak eraman beharko du etxetik), futbol partida, jokoak eta luzaketak. Izena ematen dutenek sari sorpresa jasoko dute. 

Izena ematea zabalik dago abuztuaren 3ra arte. Lakuntzan erroldatutakoek 80 euro, erroldatutako familia ugarikoek 75 euro, ez erroldatutakoek 96 euro eta ez erroldatutako familia ugariek 91 euro ordaindu beharko dituzte Caixako ondoko kontu zenbakian: ES02 2100 5385 7521 0009 0150.