LAGAk "emakume langileon antolakuntzara" deitu du

Guaixe 2020ko aza. 27a, 13:38
Indarkeria matxistaren kontra plazan elkartu ziren. LAGA.

Lakuntzako Gazte Asanbladak "klase batasunera” deitu du, "harreman eredu kapitalistak gainditu eta berdintasunean oinarrituko den harreman eredu propioa garatzeko prozesua abiatuz”. Emakumezkoei burgesiaren kontrako eta sozialismoaren aldeko prozesura batzeko deia egin zieten.

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunean plazara deitu zituen Lakuntzako Gazte Asanbladak (LAGA). Gazte erakundeko kideek azaldu dutenez, indarkeria mota hori "gizarte burgesa ezaugarritzen duen egiturazko biolentziaren baitan kokatzen da”. Eta gaineratu zutenez, "emakumezko langileok subjektu debaluatu garen heinean, babesgabetasun egoera handiagoan gaude”. 

LAGAko kideen iritziz pandemiaren testuinguruan "emakume langileon gaineko indarkeria modu esanguratsuan handitu da”. Eta gogorarazi zuten konfinamenduan emakumezkoak haien erasotzaileekin etxean egon zirela edota paperik gabe etxeetan lanean ari diren emakumezkoen lan baldintzak okertu zirela. LAGAko kideen iritziz, "genero indarkeria klase dominatzaileak erabiltzen dituen mekanismoetako bat da sistema zapaltzailea betikotzeko”. Horregatik dei egin zuten "burgesiak erabiltzen dituen hainbat tresna eta figura borrokatzera, nahitaezkoa da”. Eta hiru eremu aipatu zituzten: lan arloa, festa giroko erasoak eta lana opatzeko hipersexualizatu beharra.