Euskaraldia lakuntzartzeko deia

Guaixe 2020ko abe. 2a, 12:37
Txapak banatzeko Lakuntzako plazan jarritako mahaiak.

Lakuntzarrei Euskaraldiko elementuekin argazkiak edo bideoak egin eta euskaraldialakuntza@gmail.com e-postara bidaltzera gonbidatu dituzte

Ostiralean despedituko da Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala. Akabera horri begira, Lakuntzako Euskaraldia batzordeak herritarrei parte hartzeko dei berezia egin die: “elkarrekin gauzak egitea zaila den momentu hauetan, zuen talde, norbanako lagun, familia… Euskaraldiko txapa, banderola edo bestelakoekin argazki edo bideoa egin eta guri bidaltzea gonbidatzen zaitugu”. Euskaraldiko ekimen horretan parte hartu nahi duten lakuntzarrek bihar dute azken eguna irudiak bidaltzeko.