Medikuari aitortza

Guaixe 2020ko abe. 29a, 10:35
Migel Ignazio Galartza oroigarria eskutan duela. Argazkia: Lakuntzako Udala.

Udalak jubilatu den Migel Ignazio Galartzaren lanaren aitortza egin du.

Lakuntzako medikua izan da 36 urtez Migel Ignazio Galartza. Jubilatu eginen da eta bere lanari eta dedikazioari aitortza egin nahi izan zion Lakuntzako Udalak, are gehiago pandemiak markatutako urte honetan. Asteartean egindako ekitaldi xumean Patxi Xabier Razkin Sagastibeltzak herriko pikotaren errepika bat oparitu zion Galartzari lakuntzarren osasuna zaintzeagatik.