LAGAren zozketa musikatua

Guaixe 2021ko urt. 21a, 10:02

Sofokaos taldea. ARTXIBOA

Lakuntzako Gazte Asanbladak Sofokaos eta Tatxers taldearen kontzertua antolatu du biharko, ostirala, 18:00etan, kultur etxean

Sofokaos eta Tatxers taldeen kontzertua izanen da bihar, hilaren 22, ostirala, 18:00etan, Lakuntzako kultur etxean. Emanaldia LAGAk antolatu du eta kontzertuen artean zozketa eginen dute. Sarrerek 3 euroko prezioa dute eta lakuntzakogazteasanblada@gmail.com helbidera idatziz eskuratu daiteke. Saioan segurtasun neurriak errespetatuko dira.