Lakuntzako Udalak onartutako ordenantzaren xedea da terrazen eta beladoreen instalazioa arautzea, horiek direnean aldi baterako osagarri ostalaritzako establezimendu legeztatu batean, Lakuntzako udal-mugarteko eremu publikoetan, baita ostalaritzako behin-behineko instalazioak, eramangarriak edo desmuntagarriak ere.
Terraza jarri nahi den kalera fatxada duten establezimenduei baino ez zaie baimenik emanen terrazak jartzeko eta haren fatxadaren luzera okupatuko da gehienez ere. Ondoko eraikinen fatxada ere okupatzeko aurretik ukitutako eraikinen titularren baimen idatzia lortzen bada. Ohiz kanpoko ezaugarriak dituzten kaleetan, bestelako kokalekuak ere onartzen ahalko dira, eta eremu horiek baimenaren ebazpenean jasoko dira. Horrekin batera, muga orokorrak, beladoreen baldintza bereziak, baimentzeko prozedura eta tasak, arau hausteak eta bestelakoak jasotzen ditu ordenantzak.