Hainbat lakuntzarrek kezkatuta, 112 larrialdi telefonora hots egin zuten ostiralean, auto gidari bat herriko kaleetan barna ziztu bizian zebilelako. Gaztiguen ondoren, foruzainen patruila bertaratu gizonezko sakandar bat atxilotu zuen. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gidariari ausarkeriaz gidatzea leporatu diote. Gainera, gidariak alkohol testean baimendutako maila baino lau aldiz handiagoa eman zuen.