Kintoak 2021

Kintoak? Heldu den urterako

Guaixe 2021ko ots. 15a, 10:04
Kintoak kalez kale. Artxiboa.

Hiru kintadek ospatuko dute 2022an, aurtengo eta heldu den urteko kintoak eta kinto gazteak.

Aurtengo kinto segizioa 23 lakuntzarrek osatuko lukete, 12 kinto gaztek eta 11 kintok. Azken horiek honakoak dira: Ainhoa Arraiza, Ione Li Berreguero, Manex Alegria, Aitor Ondarra, Amaia Andueza, Jawad Handi, Irene Gartziandia, Julen Askarai Lanz, Gorka Cocera, Andoni Añazco, Cristian Barado Valdez, Jon Zubillaga, Iraia eta Ane Zubeldia Morras, Hodei Alegre eta Sael Ozoria. Gauzak ongi gaur eta bihar Lakuntzan nabari-nabaria litzateke haien presentzia. Baina kinto ospakizunak bertan behera uztea erabaki dute eta heldu den urtean ospatuko dituzte. 2022an hiru kintada elkartuko dira ospakizunean: aurtengoak, heldu den urtekoak eta kinto gazteak.  

Bestela, 2003an jaiotako kintoek urteko beraien hiru zereginetako bat bete dute: San Sebastian egunean Alkate Dantza dantzatzea. Gauza bera eginen dute Corpus egunean. Eta azken egitekoa Aralarko santutegiko aterpe pareko plazan eginen dute Lakuntzako Pertza egunez, izen bereko dantza dantzatuz.