Futbola

Lagun Artea punturik gabe itzuli zen Iruñetik

Guaixe 2021ko ots. 22a, 12:00
Aurreko astean Lagun Arteak eta Garesek Zelai Berrin jokatutako partidako unea.

1. Maila Autonomikoa. 1. multzoa. 2. jardunaldia. Iruña 1 – Lagun Artea 0

Lagun Artea taldeak Iruña izan zuen aurkari igande arratsaldean Taxoaren. Iruña partida hasi eta berehala aurreratu zen, Jokinek alderatutako baloia jaso eta jaurtiketa egin eta gero. Lagun Arteak eutsi zuen, eta bigarren zatian berdintzeko makina bat aukera izan zituen, kolore guztitakoak, baina zortea ez zen lakuntzarren alde egon. Penalti bat ere huts egin zuten txuriek, Iruñeko Molinak gelditu zuena. Andrea Lopez arbitroak talde bakoitzeko jokalari bana kanporatu zituen, bakoitzak bina txartel hori ikusi eta gero. Lagun Arteak ez zuen galtzea merezi izan baina 1 eta 0 galduta bueltatu behar izan zuen etxera.

1. Maila Autonomikoko 1. multzoko liderra Avance Ezkabarte da (6 puntu). Lagun Artea 7. postuan dago, punturik gabe. Igandean Lagun Arteak sailkapenean 5. postuan dagoen Zarramonza hartuko du Zelai Berrin.