Presoen alde institutuan

Guaixe 2021ko ots. 24a, 11:55

Herri eskola iragartzen duen karteleko irudia.

Ikasle Abertzaleak-ek deituta egin da.

Presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak egin dituzte Altsasu Bigarren Hezkuntzako institutuan gaur. Hileko azken asteazkenetan egiten dira bilkura horiek Ikasle Abertzaleak taldeak deituta. 10:50ean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek egin dute bilkura eta 11:10ean Batxilergokoak. Bestalde, Ikasle Abertzaleak antolatuta, Herri Eskola antolatu du. Zergatik infantilizatzen gaituzte? izenburuko hitzaldia antoilatu dute Lakuntzako kultur etxean larunbatean, 11:00etan.