Futbola

Zarramonza Lagun Artea baino askoz ere gehiago izan zen

Maider Betelu Ganboa 2021ko mar. 1a, 12:15
Lagun Artea eta Zarramonza, atzo Lakuntzan. Argazkia: Lagun Artea.

1. Maila Autonomikoa. 3. jardunaldia: Lagun Artea 1 – Zarramonza 4

Atzo etxean jokatu zuen Lagun Arteak, Zarramonzaren kontra. Aipatzekoa da Zangozako taldea Lakuntzakoa baino askoz ere gehiago izan zela, bai jokoan eta baita fisikoan ere. Berehala aurreratu ziren, Lagun Arteakoen zenbait huts tarteko, eta atsedenaldira 0 eta 2 galtzen ari zirela joan ziren Lagun Arteakoak. Bigarren zatian Bakaikoak sartutako golari esker 1 eta 2 gerturatu zen Lagun Artea, baina Zarramonzak agintzen jarraitu zuen eta beste bi gol sartu zituen. Kategoria berria momentuz gogor egiten ari zaio talde lakuntzarrari

Avance Ezkabarte da 1. Maila Autonomikoko liderra (9 puntu) eta Lagun Artea 9. postuan dago, punturik gabe. Datorren jardunaldian talde lakuntzarrak sailkapenean 5. den Beti Casedano izango du aurkari, Kasedan.