Futbola

Erriberri Lagun Artea baino gehiago izan zen

Guaixe 2021ko mar. 15a, 12:30

1. Maila Autonomikoa. 5. jardunaldia: Lagun Artea 0 – Erriberri 1

Atzo Lagun Arteak Erriberri taldea hartu zuen Zelai Berrin eta, nahiz eta Lagun Arteak etxean jokatutako azken partidan baino hobe aritu, Erriberri hobea izan zen eta jokoan zeuden hiru puntuak eskuratu zituen. Carlos, Zubiri eta Unaik sartutako golei esker 0 eta 3 irabazi zuen Erriberrik, merezitako garaipena, eta Lagun Arteak 1. Maila Autonomikoan garaipena zer den jakin gabe jarraitzen du. Hobetzea, hori da lakuntzarrek duten erronka. 

1. Maila Autonomikoko liderra Avance Ezkabarte da (13 puntu) eta Lagun Arteak ixten du sailkapena, 10. postuan, punturik gabe. Datorren jardunaldian azkenaurrekoa den Infanzonesen kontra ariko da Lagun Artea. Punturik ez duten bi taldeen arteko lehia gogorra izanen da.