Mendi lasterketak

Lakuntza-Aralar mendi lasterketa bertan behera

Maider Betelu Ganboa 2021ko mar. 16a, 13:55

Zabalartek ekainaren 13an jokatzekoa zen lasterketa bertan behera uztea erabaki du

Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa ekainaren 13an zen jokatzekoa eta Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako eta Nafarroako Jubenilen Koparako puntuagarria zen, baina antolakuntzak, Zabalarte klubak, proban bertan behera uztea erabaki du. Pandemia dela eta, eskatutako segurtasun neurriak eskaintzeko moduan egungo ote den zalantza du klubak eta aurtengo proba bertan behera uztea erabaki dute. 

“Bazirudien aurten ekainaren 13an lasterketa behar bezala antolatzeko aukera izango genuela, baina egoera ez da espero genuen beste hobetu. Epe motzean egoera nolakoa izango den ez jakiteak sortzen duen ziurgabetasunak eta egoeraren seriotasunak, arduraz jokatzea eskatzen du.
Ea 2022ko ekainaren 12an, behingoz elkar ikusteko aukera dugun” azaldu du Zabalartek, prentsa ohar bidez.