Lakuntzako Euskararen Aldeko Batzordeak soziolinguistika ikastaro batzuk antolatu zituen. Euskarak zuen egoera eta erabilera aztertu zituzten, baita landu zitezkeen motibazioa eta praktikak ere prestatu zituzten. Ikastaro horietatik sortu zen Gazte Taldea. Taldekideak arrasatear batekin bildu ziren eta hark taldearen helburuak, norabidea eta beste zehazten lagundu zien. Bitartean, Batzordeak mintzapraktika saioak eta euskara ikastaroak antolatu zituen.