Futbola

Lagun Arteak lehen garaipena lortu du

Guaixe 2021ko mar. 22a, 11:15

1. Maila Autonomikoa. 1. multzoa. 6. jardunaldia: Infanzones 1 – Lagun Artea 2

Lagun Arteak Infanzones taldearen kontra jokatu zuen atzo Obanosen eta lakuntzarrak poz pozik itzuli ziren bertatik, denboraldiko lehen garaipena lortu eta gero. Infanzones ongi hasi zen, baina ongi eutsi zuten lakuntzarrek eta nabarmentzekoa da jokoa zelai erdian garatu zela gehienbat. Bigarren zatian, 65 minutuan Mikelek Lagun Artea aurreratu zuen baina 4 minutu beranduago berdintzea lortu zuen Infanzonesek, eta partida bukatzear zegoela, 90. minutuan, garaipenaren gola sartu zuen atzera ere Mikelek. Horrela, urrea balio duten 3 puntu lortu zuten lakuntzarrek, gehienbat animoan eragina izango duena. Izan ere, lehen garaipen hau inflexio puntu bat izatea nahi dute. 

1. Maila Autonomikokoak lider berria du, Erriberri (14 puntu) eta Lagun Artea 8. postura igo da (4 puntu). Datorren jardunaldian 4 punturekin sailkapenean 7. postuan dagoen Zirauki taldearen kontra jokatuko du Lagun Arteak, arerio zuzenen arteko partida, Ziraukin.