Futbola

Lagun Arteak bana berdindu zuen Ziraukirekin, itxura ona emanez

Maider Betelu Ganboa 2021ko mar. 29a, 10:33

1. Maila Autonomikoa. 1. multzoa. 7. jardunaldia: Zirauki 1 – Lagun Artea 1

Lagun Arteak Ziraukin jokatu zuen larunbatean, izen bereko taldearen kontra. Hasieran Ziraukik dominatu zuen eta gol aukera oso argiak izan zituen, baina Lagun Arteako Kepak lortu zuen Ziraukiko atea zulatzea, 10. minutuan. Bigarren zatian bana berdintzea lortu zuen Ziraukik. Arbitroak Ziraukik sartutako gol bat baliogabetu zuen ustez jokoz kanpo sartu zutelako eta puntu banaketarekin despeditu zen partida. Lagun Arteak, gutxika, kategoria berriari tamaina hartzen ari dio eta hobe aritu zen. 

1. Maila Autonomikoko liderra Erriberri da (17 puntu). Lagun Artea 8. postuan dago (5 puntu). Datorren jardunaldian Lagun Arteak sailkapenean 2. postuan dagoen Avance Ezkabarte taldea hartuko du.

Erregionala: Altsasu eta Donezteberen arteko partida, atzeratuta
Asteburuan erregional mailako 7. jardunaldia jokatu da eta Altsasu Donezteberen kontra jokatzekoa zen, baina partida atzeratu egin da. Momentuz Gazte Berriak da liderra (18 puntu) eta Altsasu 4. postuan dago (4 puntu), partida bat gutxiagorekin. Datorren jardunaldian sailkapenean azkena den Asdefor taldearen kontra ariko da Altsasu.