Uxue Alberdi

"Ohartu naiz brodatzeak eta idazteak zerikusia dutela"

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2021ko api. 12a, 13:48

Uxue Alberdi idazlea eta bertsolaria. UTZITAKOA

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun eta Euskara Zebitzuek antolatutako Liburu dasta ekimenaren bigarren gonbidatua Uxue Alberdi idazlea izanen da. 'Dendaostekoak' liburuari buruz hitz eginen du.

Dendaostekoak ez da "ohiko nobela bat", ez da "ohiko kronika bat" ezta "fikziozko liburu bat" ere. Baina liburu literarioa da. Jostun denda batetik, idazleak errealitatearen pasarteak josi ditu; dendaoste batean kontatutako istorioak biltzen ditu Alberdik. Lau hamarkadetan jostungile denda baten barruan eta kanpoan gertatutakoak kontantzen ditu. Pertsonaia errealetatik abiatu da testua josteko. Apirilaren 15ean, 18:00etan, Tximonena jatetxean izanen da Alberdi.

Pandemian denda txikien gaiak aktualitatea hartu du.
Itxialdiaren ostean publikatu zen eta ez geneukan programatuta. Liburu honekin hasi nintzenean ez nekien pandemia bat etorriko zenik eta dena txikiak are egoera okerragoan egongi zirenak. Hala ere, nondik begiratzen den araberakoa da: perimentralki itxitak egotea ongi etorri zaie denda txiki askori jendeak merkatal guen handietara ohitura duelako eta orain ezin dutenez denda txiki asko biziberritu dira. Baina egia da pandemia garaian ere gaia atera dela eta ohartu garela gertutasun horren garrantziaz. Aurretik bazetorren kultura baten desagerpen bat. Ez dendei dagokionez bakarrik, gizarte eredu bati dagokionez.

Nola bururatu zitzaizun?
Liburu hau idazterakoan ohartu naiz brodatzeak eta idazteak badaukatela zerikusiren bat. Liburuan aipatzen da brodatzeko makinak bi hari erabiltzen dituela: beheko ardatzetik datorrena hari gida da, txuria, ikusten ez dena. Goiko ardatzetik datorrena koloretakoa da, ikusiko dena, marrazkia osatzen duena. Idazteko prozesuan horrelako zerbait gertatzen da. Idazleak hari txuri bat dauka beheko ardatzetik datorrena irakurleak zertan asmatu eta zerta ezagutu ez duena. Eta gero dago emaitza. Hori beste kontu bat da. Kasu honetan hari txuri hori oso intimoa da. Denda bateko alaba naiz eta liburuko narratzaileak, Izaskun eta Marijo, nire ama eta izeba dira. Denak 40 urte egin zituenean festatxo bat egin zen eta konturatu nintzen nire haurtzaroko paisaiarik inportanteenetarikoa izan zen denda hori desagertuko zela, eta horrekin nire jaioterriarekin daukadan loturarik sendoena. Nire oroitzapenen erreka horren eten bat izango zen. Lehenengo mugarria izan zen. Gero Maitasun politikoa da izeneko ikastaro batean Jone Arrazolak Abitatzen ditugun eta abitatzen gaituzten kaleen izenak hitzaldian egon nintzen eta bertan hitz egiten zen denda txikiek emakumeen ahalduntzean eta beraien arteko harremanean izan zuten garrantziaz. Dendarekin zerbait egin behar nuela erabaki nuen.

Nola izan da prozesua?
Handik hilabete batzuetara amari eta izebari dendaren istorioak biltzea proposatu nien. Ordainik jakin gabe harekin seguru zer egin behar nuen. Asteazkenetan dendaostean gelditzea erabaki genuen. Hogei asteazkenetan 50 ordu baino gheiago grabatu genituen. Astero lantzen nituen esandakoak. Horren emaitza modura sortu zen Dendaostekoak. Ez da ohiko nobela bat, ez da ohiko kronika bat, ez da fikziozko liburu bat, baina liburu literario bat da. Ez dut kazetaritza trajearekin lan egin. Idazlearenarekin egin dut, baina saiatu naiz ezer ez asmatzen. Agian inportanteena begirada asmatzen izan da; montaje lana egiten. Manipulazioa aukeraketa, ordenean, oihartzunak bilatzean egon da. Hainbat pasarte haiek kontatutakoak eta elkarrekin inongo harremana dutenak nik elkartu ditudanak. Halaxe josten saiatzen naiz liburu bat.

Hainbesterako emango zuenik bazenekien?
Intusizio bat baneukan. Ez nekien zer emango zuen, zer esango zidaten. Errealitatea multiplea da, baina momentu batean erabaki nuen bi narratzaile izango nituela eta bi pertsonek bi aho, buru eta memoria dute. Tiraka ibili naiz eta nire lana izan da ahalik eta galdera egokienak egitea. Testuak behar zituen galderak egitea. Denda batetik gauza asko kontatu zitekeela intuizioa neukan, eta iksupuntu oso interesgarria iruditzen zitzaidan dendariarenaren bidez egitea. Azkenengo lau hamarkadetan zabalik egon da Deba ibaiaren eta San Franzisko kalearen artean. Bi ibai modura irudikatzen nituen: likidoa, ibaia, denboraren joanaren sinbolomodura. Ibaia hor dago dendaren aurretik. Naturak nobeletan gizakiaren eskalaren neurria ematen du. Txikiak eta iragankorrak garela. Aldi berean kutsadura, industrializazioa eta bizitzaren zikloa konta zitekeen. Kalea ibai solido baten modura imajinatzen nuen. Hor ere hainbat isuri izan dira: mugimendu sozialak, hilketak, manifestazioak, soinua, jendea… Dendariaren ikuspuntu hori, kalearen mailan dagoena, interesgarria iruditzen zitzaidan kulturaz hitz egiteko ere. Baita ekonomiaz, familiaz, harremanez, maitasunaz eta abarrez hitz egiteko ere. Denda txiki batean ezer ez dagoelako konpartimentatuta. Dena batera gertatzen da.

Distantzia hartu duzu?
Idazleok ohituta gaude arrotze ariketa hori egiten. Hori da literaturaren sekretua. Distantzia behar du literaturak funtzionatzeko. Arroztu behar izan dut aurrena entzun nuen ahotsa, nire amarena. Paperera pasa orduko itzulpen ariketa bat da, nolabait. Haien ahotsa testu bihurtzeak arrozte moduko bat da. Sekretua galderetan egon da. Ez nuelako alabarentzako galdetzen, ez nuen niretzako galdetzen; testuarentzat galdetzen nuen. Fikzioa egiten dudanean pertsonaiei edo nire buruari galdetzen diodan hori bi pertsona errealei galdetzen saiatu naiz. Askotan fikzioaren babespean argitaratzen dugu, baina idazle guztiok erabiltzen dugu material intimoa beti. Idazleak gertuen ezagutzen dituen errealitate horietatik idazten du. Normalean fikzio horren babespean argitaratzen dugu, eta ez digute hortaz hainbeste galdetzen. Ni gehiago kezkatzen ninduen ez hainbeste testu distantzia hori lortzea baizik eta nola tratatuko zen testu hau. Hau da, Uxuek bere amari buruz idatzi du. Omenaldi intimo baten modura edo literatura modura hartuko zen. Lehenengo aurkezpenean ez nuen esan izeba eta ama nituenik, nahi nuelako liburua harreman hortatik kanpo irakurtzea. Hala ere, ez zitzaidan ezkutatzeko zerbait zenik iruditzen. Literatura femeninoa eta horrelako etiketekin beti gertatzen da automatikoki gutxiesten dela. Jostundegi bat izan beharrean nire aita eta osaba balira eta tailer bati buruz ari banintz, beste balore bat emango zitzaion. Automatikoki dokumentu historiko modura ulertuko zen. Herriko bi dendari arrunt, emakumeak, 60 urtetik gorako bi euskal berri eta ia ikasketarik gabekoen ikuspuntua interesatzen zait.

Kontatu gabeko hainbat istorioen isla da.
Hori da literatura, azken finean. Edozein liburutan aurki dezakegu bizitza zatiak, pertsonaiak, eta guk egiten duguna da dialogatzea testu horretan edo fikzio horretan ikusten dugun bizitzekin edo topatzen ditugun emozioekin. Kasu honetan, orratza leku konkretu eta erreal batean jarri dugu. Baina gero espiral hori zabaldu daiteke. Motibazio zentrifugoarekin idatzi dugu. Azken hamarkadetan bizi izan ditugun hainbat gauza eta oso errekonozibleak kontatzen dira.

Lakuntzan solasaldia eginen duzu. Nola prestatzen dituzu solasaldiak?
Asko pentsatzen dut idazten dudanari buruz. Material horrekin saiatzen naiz hari txuri eta hari koloredun horiek uztartzen eta, aldi berean, bereizten. Zein izan den bidea eta lan horrekin ikasi dudana. Edozein liburu bilaketa prozesu bat da. Sortzaileok ez daukagu aldez aurretiko mezu itxi bat erabat kontrolatzen duguna. Hartzaileak ulertzen duen artefaktu bat sortzen du. Ez du horrela funtzionatzen. Intuizio bat dauka bide bat hasten dela eta bide horretan ikasitakoarekin emaitza aurkezten du. Solasaldietan bideaz eta emaitzaz hitz egiten saiatzen naiz. Jendeak nola irakurri duen, zer sumatu duten falta… entzuten dut ere.

Erlazionatuak