Futbola

Garesek azken minutuan irabazi zion Lagun Arteari

Guaixe 2021ko api. 12a, 11:30

1. Maila Autonomikoa. 1. multzoa. 10. jardunaldia: Gares 2 – Lagun Artea 1

Asteburuan 1. Maila Autonomikoko 10. jardunaldia jokatu da. Lakuntzako Lagun Arteak larunbatean Garesen jokatu zuen, izen bereko taldearen kontra. Lehen zatian Garesek dominatu zuen eta Gorraizek sartutako golarekin aurreratu zen Gares, baina lakuntzarrek ez zuten etsi eta 2. zatian bana berdintzea lortu zuten Lobok sartutako golari esker. Bigarren zati horretan ongi aritu zen Lagun Artea, hainbat gol aukera izan zituen, eta partida banakako berdinketarekin despedituko zela zirudienean Garesek garaipenaren gola sartu zuen azken minutuan, Lagun Artea lur jota utzita. Nolanahi ere, ongi aritu ziren lakuntzarrak eta bide onean daude. 

Erriberri da 1. Maila Autonomikoko liderra (24 puntu). Lagun Artea 9. postuan dago (6 puntu) eta igandean sailkapenean 5. postuan dagoen Iruña hartuko du Zelai Berrin.