Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdia

Guaixe 2021ko api. 22a, 12:48

Lakuntzako udaletxea. Artxiboa.

Maiatzaren 4ra arte aurkeztu daitezke eskaerak udaletxean.

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, herriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik gelditu dira. Horregatik, bi kargu horiek betetzeko deialdia egin du Lakuntzako Udalak. Ardura horietan interesa duten pertsonek beraien eskaerak udaletxeko bulegoetan aurkez ditzakete maiatzaren 4ra arte.