Futbola

Talde nagusian debutatu zuen Iker Anduezaren golarekin garaipen oso garrantzitsua lortu zuen Lagun Arteak Arronizen

Maider Betelu Ganboa 2021ko api. 26a, 13:00

1. Maila Autonomikoa. 1. multzoa. 12. jardunaldia: Zarramonza 1 – Lagun Artea 1

Lagun Arteak  Zarramonza taldea izan zuen aurkari larunbatean Arronizen eta Lakuntzako taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen. Lehen zatian Zarramonzak dominatu zuen, eta Basterrak sartutako golarekin aurrea hartu zuen Arronizko taldeak. Baina lakuntzarrek ez zuten etsi eta 2. zatia hasi eta berehala berdintzea lortu zuen Unai Zubiriak. Partida oso lehiatua izan zen bukaerara arte, eta atzo bertan talde nagusian debutatu zuen Iker Anduezak eman zion garaipena Lagun Arteari,  77. minutuan sartutako golarekin. Ezinezkoa da modu hobean debutatzea. Taldeak behetik gora egin zuen, lehiakorra izan zen eta sentsazio oso onekin itzuli zen Arroniztik. 

Sailkapenean Avance Ezkabartek jarraitzen du 1. Maila Autonomikoko lider (29 puntu). Lagun Artea 8. postuan dago (10 puntu). Datorren jardunaldian Lagun Arteak sailkapenean 4. den Beti Casedano hartuko du Zelai Berrin.