Azken aldian Lakuntzan egon diren kasu positiboen indizia handitu da, eta birusaren kutsatzea gehiago ez zabaltzeko herria perimetralki ixtea erabaki du Nafarroako Gobernuak, Lakuntzako Udalarekin hitz egin ondoren. Atzo egindako proben ondorioz, Lakuntzan 14 pertsonek eman dute positibo. Apirilaren 28ra arte 35 izan dira COVID-19 birusagatik herrian gaixotu direnak. Neurria maiatzaren 1etik 8ra arte iraunen du, baina epidemiologia egoeraren arabera luzatzeko, aldatzeko edo indargabetzeko aukera dago.
Lakuntzako itxierarekin dagoeneko hiru dira Sakanan perimetralki itxitak dauden herriak: Lakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranatz.