Lakuntzako igerilekurako langile premian

Guaixe 2021ko mai. 13a, 09:31
Lakuntzako igerilekua. Artxiboa.

Lakuntzako Udalak sorosleak, garbitzaileak eta atezainak kontratatuko ditu.

Joan den urtean igerilekuak itxita egon ondoren, eta neguan egin diren berrikuntzen ondoren, Lakuntzako Udalak aurten igerilekuak zabalduko ditu. Horretarako, langileak behar ditu, zehazki, hiru sorosle eta beste hiru pertsona garbitzaile eta atezain lanetarako. Lanpostuetan interesa dutenek Altsasuko enplegu bulegoan eman behar dute izena. 948 562 754 telefonoan izena eman daiteke edo www.navarra.es webgunearen bidez (gaztelaniaz). Izena emateko epea astelehenean itxiko da. 

Lakuntzako Udalaren asmoa da igerilekua garagarrilaren 19an zabaltzea. Nafarroako Gobernuak igerilekuak zabaltzeko neurriak zehaztuko ditu, baina oraindik haien berri ez du eman.