Aurtengo udako futbol campus eskaintza zabala izango da. Aurretik Sakanako Mankomunitateak eta Osasuna Fundazioak egindako proposamenei Lakuntzako Lagun Artea futbol taldeak egin duena gehitu zaio. Joan den urtean zabaldutako bideari jarraiki, aurten ere udako futbol campusa antolatuko du Lakuntzako taldeak Zelai Berrin. 2009 eta 2016 urteen artean jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena, ekainaren 11ra arte, eta hiru aste daude aukeran: ekainak 21-25, uztailak 19-23 eta abuztuak 16-20. Nahi izanez gero, aste batean baino gehiagotan eman ahalko da izena.
Taldeak ateratzeko gutxienez 15 haurrek eman beharko dute izena. Asier Arregi eta Adur Kanpo izanen dira monitoreak, baina izena ematen duten haurren arabera gehiago izan daitezke. Goizeko 9:00etan hasiko da kanpusa, eta entrenamenduen, jokaldien eta jokoen ondoren, igerilekuan bainua hartu eta bukaeran luzaketak eginen dituzte, 14:00etan bukatzeko.
Ekainaren 11ra arte
Izena ematea zabalik dago ekainaren 11 arte. Aste bakarragatik erroldatuek 85 euro ordaindu beharko dituzte, erroldatu gabekoek 100 euro eta familia ugarikoen kasuan, beherapena izanen da. Bi astetan izena ematen bada kopurua bikoiztu beharko da eta hiru astetan bada, hirukoiztu. Izena ematen dutenek ordainketa ondoko kontu zenbakian egin beharko dute: ES02 2100 5385 7521 0009 0150, eta ondoren ordainagiriaren egiaztapena ondoko telefonora bidali: 636 509 741.