Lakuntzako itxiera perimetralagatik bi aste jokatu gabe egon ondoren, atzo Lagun Artea lehiara itzuli zen eta sailkapenean azkena den Infanzones taldea hartu zuen Zelai Berrin. Lehen zatian Unai Bakaikoa beteranoak Lagun Artea aurreratu zuen, eta atsedenaldira aldeko markagailuarekin joan ziren txuriak. Bigarren zatian bana berdintzea lortu zuen Infanzonesek eta gora egin zuten Obanoskoek, markagailuan aurreratzeko aukerak ere izan baitzituzten. Infanzones bere unerik onenean zegoenean, 82. minutuan Unai Zubiriak Lagun Artearen bigarren gola sartu zuen, garaipenarena, eta 3 puntuak Lakuntzan geratu ziren.
Avance Ezkabartek jarraitzen du 1. Maila Autonomikoko lidergoan (38 puntu) eta Lagun Artea 8. postuan dago (13 puntu), bi partida gutxiagorekin. Datorren jardunaldian sailkapenean 5. postuan dagoen Ziraukiren kontra jokatuko du Lagun Arteak.