Futbola

Ziraukik lortu zituen Zelai Berriko hiru puntuak

Guaixe 2021ko mai. 24a, 12:30

Lehen Maila Autonomikoa. Hamaseigarren jardunaldia: Lagun Artea 2 – Zirauki 3

Lagun Arteak Zirauki hartu zuen atzo Zelai Berrin, eta bi taldeek futbol partida entretenigarria eskaini zieten bertan bildutako zaleei. Zirauki hasi zen dominatzen, baina Lagun Arteako Davila izan zen kontrako atea zulatu zuen lehen jokalaria. Bisitariek ez zuten behera egin, eta Lagun Artearen defentsa akats bat aprobetxatuz bana berdintzea eta arbitroak ikusi ez zuen eta ustez jokoz kanpoko jokaldia izan zenean bigarren gola sartzea lortu zuten. 

Bigarren zatian Lagun Arteak hobe jokatu zuen, eta Davilak sartutako golarekin partida BINA berdintzea lortu zuten. Txurien une onenak izan ziren horiek, baina, tamalez, falta baten jaurtiketaren ondoren Ziraukik hirugarren gola sartu zuen, garaipenarena, eta hiru puntuak Ziraukira joan ziren. 

Avance Ezkabarte da 1. Maila Autonomikoko 1. multzoko lider sendoa (41 puntu). Lagun Arteak 8. postuan jarraitzen du, 13 punturekin, 2 partida gutxiagorekin, eta datorren jardunaldian hain zuzen zere liderra izanen du aurkari, Avance Ezkabarte. Jandro Gastaminzaren mutilek partida zaila dute aurretik, zalantzarik gabe.