Arin zauritutakoa auto istripuan

Guaixe 2021ko mai. 26a, 10:31

Auto istripuaren ikerketa Foruzaingoaren esku gelditu zen. @POLICIAFORAL_NA

Ezbeharra Lakuntzako gasolindegi parean gertatu zen.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, auto batek eta furgoneta batek aurrez aurre talka egin zuten atzo arratsaldean. Istripuaren ondorioz pertsona bat arin zauritu zen. Ezbeharra NA-2410 errepidean gertatu zen, Lakuntzako gasolindegi parean.