Lakuntzako izpiekin egindako Ekirock-a

Guaixe 2021ko mai. 27a, 11:57
Ekirock proiektua emanaldi batean. EKIROCK

Bihar, ostirala, 12:15ean, Ekirock egitasmoak saio didaktikoa eginen du Lakuntzako herrie eskolan eta, 18:30etik aurrera Goruntz eta Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola Kateak taldeen kontzertua izenen da

Eguzki indarraren bitartez funtzaiontzen duen komunikazio zentru bezala erabil daitekeen proiektu teknologiko eta kultural bat da Ekirock. Bizikleta elektriko baten bidez mugitu daiteke komunikazio zentru hori, eta, horrela, formatu txiki kontzertuak egin daitezke, DJ sesioak, antzerkiak eta kalejirak egiteko aukera ematen du ere proiektuak. Bihar, maiatzak 28, ostirala, Ekirock aurkeztuko dute Lakuntzan. Goizean herri eskolan saio didaktikoa eginen dute eta, arratsaldean, 18:30etik aurrera, plazan, kontzertua izanen da: Ibaitxok, Martinek eta Rikardok osatutako Goruntz eta Jon Gurrutxagaren eta Urbil Artolaren Kateak.