Futbola

Erriberrik 3 eta 1 irabazi zion Lagun Arteari

Guaixe 2021ko mai. 31a, 13:00

Lehen Maila Autonomikoa. 1 multzoa. Atzeratutako partida: Erriberri 3 – Lagun Artea 1

Asteburu honetan ez zegoen Maila Autonomikoko jardunaldirik, eta atzeratutako zenbait partida jokatzeko aprobetxatu zuten taldeek. Horrela, Lagun Arteak Erriberriren kontra jokatu zuen Erriberrin. Etxekoek lehen zati oso ona egin zuten, gol aukera ederrak sortu zituzten eta bitan gainditu zuten Lagun Arteako Arrukik defendatutako atea. 25. minutuan Unai Zubiriak sartutako golarekin 2 eta 1 gerturatu ziren lakuntzarrak, baina berehala Erriberrikoen 3. gola iritsi zen eta markagailua ez zen gehiago aldatu. 

Avance Ezkabarte da 1. Maila Autonomikoko liderra (41 puntu) eta taldeak 3. mailara lortzea lortu du, 2. multzoko Azkoyen taldearekin Batera.  Lagun Arteak 8. postuan jarraitzen du (13 puntu), partida bat gutxiagorekin. Hain zuzen ere asteburuan liderraren kontra ariko da Lagun Artea, Arren.